(E. Albizu Lizaso)
Xabier Orbegozo
Arria V.ak erronka berria bota du. Honakoa da lana: 30 kanaerdi, egurra errezildarrak berak jarrita. Gaur, ostirala, Errezilgo Letea jatetxean egongo da aizkolaria, 20:00etatik 21:00etara, nor agertuko zain. Donato Larretxea nafarrari egin dio gonbidapena, baina prest dago beste edozein aizkolariri desafioa onartzeko. Arria V.ak esan du "arantza bat" duela, azken apustuak galdu ostean: "Mundu honetan jarraitzeko gogoa dut, eta aukera izan daiteke erronka hau arantza hori kentzeko". Galtzen badu,"mina handiagoa" izango dela azaldu du, baina "arriskatzeko" prest da errezildarra.