(E. Albizu Lizaso)
Aitzol Atutxa eta Ugaitz Mugertza nagusitu dira gaur, igandea, Urrestillako Txikuri pilotalekuan jokatu duten Binakako Urrezko Aizkora Txapelketako kanporaketan.
Errezilgo Xabier Orbegozo Arria V.a eta
Azpeitiko Mikel Larrañaga mendean hartu dituzte Dimako eta Mutrikuko gizonek, 4 minutu eta 23 segundoko abantailarekin.
Atutxa II.a eta Mugertza II.a finalerako sailkatu dira dagoeneko; otsailaren 28an izango da proba, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Arria V.ak eta Larrañagak, berriz, beste aukera bat izango dute aurrera jarraitzeko; urtarrilaren 17an, igandean, Jon Rekondo eta Ruben Saralegiren kontra lehiatuko dita, Leitzan (Nafarroa), 12:30etik aurrera.
Aurretik uneoro
Irabazten hasi dira Atutxa II.a eta Mugertza II.a, eta Urola Kostako aizkolarien aurretik egin dute saio guztia. Erlojuaren aurkako probarekin hasi dute kanporaketa, eta sei proba egin dituzte. Honakoak dira denborak:
Erlojuaren aurka, kana-erdiko bana
- Atutxa II.a eta Mugertza II.a: 2 minutu eta 16 segundo.
- Arria V.a eta Larrañaga: 2 minutu eta 21 segundo.
Bikoteen arteko aldea: Atutxa II.a eta Mugertza II.a aurretik, bost segundo.
Zutik, 54 ontzakoa
- Atutxa II.a eta Mugertza II.a: 2 minutu eta 15 segundo. Orotara, 4 minutu eta 31 segundo.
- Arria V.a eta Larrañaga: 2 minutu eta 11 segundo. Orotara, 4 minutu eta 32 segundo.
Bikoteen arteko aldea: Atutxa II.a eta Mugertza II.a aurretik, segundo bat.
Abiadura, 60 ontzakoa
- Atutxa II.a eta Mugertza II.a: 2 minutu eta 21 segundo. Orotara, 6 minutu eta 52 segundo.
- Arria V.a eta Larrañaga: 2 minutu eta 53 segundo. Orotara, 7 minutu eta 25 segundo.
Bikoteen arteko aldea: Atutxa II.a eta Mugertza II.a aurretik, 33 segundo.
Zutik-Etzanda, kana-erdiko bat eta 54 ontzako bat
- Atutxa II.a eta Mugertza II.a: 3 minutu eta 14 segundo. Orotara, 10 minutu eta 06 segundo.
- Arria V.a eta Larrañaga: 3 minutu eta 56 segundo. Orotara, 11 minutu eta 21 segundo.
Bikoteen arteko aldea: Atutxa II.a eta Mugertza II.a aurretik, minutu bat eta 15 segundo.
Lan erdira, lau 54 ontzako eta bi 60 ontzako
- Atutxa II.a eta Mugertza II.a: 12 minutu eta 02 segundo. Orotara, 22 minutu eta 08 segundo.
- Arria V.a eta Larrañaga: 15 minutu eta 16 segundo. Orotara, 26 minutu eta 31 segundo.
Bikoteen arteko aldea: Atutxa II.a eta Mugertza II.a aurretik, lau minutu eta 23 segundo.