Larretxeak irabazi du Arria V.aren aurkako apustua

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 20a

(Garbiñe Larrea) Donato Larretxea nafarrak irabazi du Xabier Orbegozo Arria V.aren aurkako aizkora erronka. 20 kanaerdiko moztu behar zituzten, eta 47 minutu eta 18 segundoan bukatu ditu lanak garaileak. Oso parekatua izan da apustua; izan ere, 48 minutu eta 14 segundoan moztu ditu 20 kanaerdikoak errezildarrak. Beraz, 56 segundo gehiago behar izan ditu Arria V.ak. Gaur, igandea, jokatu dute erronka, Tolosako zezen plazan. 24.000 euro zituzten jokoan nafarrak eta errezildarrak. Orbegozok apustura "puntu onean" iritsi dela azaldu zion Urola Kostako Hitzari ostiralean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide