Pala txapelketa mistoa jokatu dute Errezilgo eskolan

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 18a

Pala txapelketa mistoa jokatu dute Errezilgo eskolan. Bi hilabetez luzatu dute jokoa, eta jolastorduetan aritu dira 21 ikasle kirolaz gozatzen. 12 tantoko partidak jokatu dituzte, eta bi fasetan lehiatu dira. Lehenengo, ligaxka bat egin zuten; eta bigarrenean, azken fasea eta kontsolazioarena jokatu zituzten. Unax Labaka eta Unax Aizpuruk irabazi dute txapelketa, eta Maddik eta Sarak kontsolazio saria lortu dute. Gabonetatik bueltan beste txapelketa bat jokatzeko asmoa dute Errezilgo eskolan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide