Bertso saio jendetsua egin zuten Errezilen, 'Bidea denok elkarrekin egin dezagun' lelopean

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 4a

Indarkeria matxistaren aurkako eguna izan zen joan den astean, eta bertso saioa antolatu zuten Errezilen ostiralean, punta-puntako bertsolariekin. Bidea denok elkarrekin egin dezagun lelo zutela, Uxue Alberdi, Alaia Martin, Unai Muñoa eta Jokin Uranga aritu ziren bertsotan, eta Nekane Zinkunegi errezildarrak jarri zizkien gaiak. Saiaz Gizarte Zerbitzu mankomunitateak antolatu zuen saioa, eta 80 pertsona inguru bildu ziren Borondegin. Antolatzaileen arabera, giro "oso ona" egon zen, eta bertsolariek "sekulako maila" eman zuten, "jendeak bero erantzun zuelako". Saio hasieran, Xebero Agirretxe Errezilgo alkateak eta Elena Rikondo Saiazeko gizarte teknikariak hartu zuten hitza. Errezilgo EH Bilduk bideo hau egin du: https://youtu.be/SdAx1ZjBFqA

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide