Nerea eta Andoni Etxeberriak irabazi dute Errezilgo I. kros mistoa

Ana Abarisketa 2015eko azaroaren 15a

Nerea eta Andoni Etxeberria anai-arrebek irabazi dute Errezilgo I. kros mistoa. Azpeitiarrek hemezortzi minutu eta zazpi segundotan bukatu dute 4,2 kilometroko ibilbidea. Bigarren izan dira Miren Josu Bikuña eta Aitor Mugika (18:43). Oñatiko eta Bergarako bikotea irribarretsu iritsi da helmugara. Bidania-Goiazko Naiara eta Josu Elolak (18:53) hirugarren postuan bukatu dute lasterketa. Herriko aurreneko bikoteak ere jaso du saria. Ion Ziarsolo eta Nora Orbegozok laugarren postua lortzeaz gain, Errezilgo aurreneko bikotea izan dira. Saikapena, osorik, www.herrikrosa.eus helbidean dago zintzilikatuta. Guztira, 32 bikotek parte-hartu dute Errezilgo I. kros mistoan eta gustura daude antolatzaileak lortutako emaitzarekin. Lasterketa 12:00etan hasi da, Xebero Agirretxe alkateak suziria bota ostean. San Martin jaien barruan antolatu dute kros mistoa. Festa girorik ez da falta izan, hain justu, egun osoan zehar Errezilen. [flickr_set id="72157660496043167"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide