Igandean jokatuko dute
Errezilgo I. kros mistoa, eta oraindik eman daiteke izena
herrikrossa.eus-en. Egunean bertan ere jarriko dute izena emateko aukera, Goiko plazan. Dagoeneko 24 bikotek eman dute izena lasterketan. 12:00etan izango da, eta 14 urtetik gorakoek har dezakete parte. Irabazleentzat sariak egongo dira, eta zozketak gainontzekoentzat.
Aurrez, umeen lasterketa egingo dute, 11:30etik aurrera. Bestalde, herrian San Martin jaiak direnez,
ekintza ugari izango dira egunean zehar.