Azaroaren 15ean kros misto herrikoia egingo dute Errezilen, lehen aldiz, eta izena eman daiteke
www.herrikrosa.eus-en. Aurrez 15 euro ordaindu behar dira, eta 20 euro egunean bertan. Bikote irabazleak txapela eramango du, eta parte-hartzaile guztien artean, herriko produktuak zozkatuko dituzte. Bestalde, hamaiketakoa eta kamiseta emango dizkiete korrikalari guztiei.
14 urtetik gorakoek har dezakete parte proban, baina 18 urte baino gazteagoek gurasoen baimena behar dute. Goiko plazan hasiko da lasterketa, 12:00etan. Errezilgo Udalak eta Festa batzordeak antolatu dute.