Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Asier Altuna 'Amama' filmeko zuzendaria Azpeitiko Soreasu antzokian izan zen larunbatean. Solasaldiko laburpen bideoa egin dugu.
https://youtu.be/Q2hZOcvHx-Y
Asier Altuna Amama filmeko zuzendaria Azpeitiko Soreasu antzokian izan zen larunbatean, bere azken lana aurkezten. Pelikularen ezaugarriez, mamiaz edo harreraz hitz egin zuen, besteak beste Altunak. Azpeitia eta Errezil ere aipatu zituen, bi udalerrietan baitago errodatuta filmaren zatirik handiena. Errezildarrei eskerrak eman zizkien bereziki, eskaini dieten tratuagatik. Solasaldiko laburpen bideoa egin dugu.
Gaur, astelehena, eskainiko dute azken aldiz filma Azpeitian, 21:30etik aurrera, Soreasu antzokian.