Errezilen 5 urteko haur bat hil da 'quad' batetik erorita

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 3a

Arratsaldeko laurak aldera gertatu da ezbeharra Errezilgo Letea auzoko mendi bide batean. 5 urteko haur bat quad txiki batekin maldan behera erori eta hil egin da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez. Larrialdiko taldeak joan dira ezbeharraren tokira, baina ezin izan dute ezer egin. Haurra errezildarra da, eta hilabeteren barruan istripuz hildako hirugarren errezildarra da. Joan den hilaren 6an Lasaon auto istripuz hiru gazte hil ziren, haietatik bi errezildarrak ziren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide