Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ERREZIL // Azaroaren 11n, 13an, 14an eta 15ean ospatuko dituzte sanmartinak Errezilen, eta hilaren 22an, jubilatu eguna. Hori dela-eta, dagoeneko hasi dira bilera irekiak egiten festak antolatzeko. Astelehenean izan zen lehen batzarra, eta hemendik aur...
ERREZIL // Azaroaren 11n, 13an, 14an eta 15ean ospatuko dituzte sanmartinak Errezilen, eta hilaren 22an, jubilatu eguna. Hori dela-eta, dagoeneko hasi dira bilera irekiak egiten festak antolatzeko. Astelehenean izan zen lehen batzarra, eta hemendik aurrera astelehenero bilduko da festa batzordea. 21:00etan da hitzordua, udaletxeko areto nagusian. Festa batzordetik herritar guztiei dei egin diete bileretan parte hartzera, jaiak «guztien gogokoak» izan daitezen.