Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Astelehenero bilduko dira hemendik aurrera, 21:00etan, areto nagusian. Herritar guztiei dei egin diete bileretan parte hartzeko.
Azaroaren 11n, 13an, 14an eta 15ean ospatuko dituzte San Martin jaiak Errezilen, eta hilaren 22rako jubilatu eguna prestatuko dute. Hori dela-eta, dagoeneko hasi dira bilera irekiak egiten festak antolatzeko. Atzo, astelehena, izan zen lehen batzarra, eta hemendik aurrera astelehenero bilduko da festa batzordea. 21:00etan da hitzordua, udaletxeko areto nagusian. Festa batzordetik herritar guztiei dei egin diete bileretan parte hartzeko, jaiak "guztien gogokoak" izan daitezen.