Azken agur beroena, ehunka asko lagunen babesarekin

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 9a

Ehunka asko lagun bildu ziren atzo Errezilgo parrokiako atarian, igandean auto istripuz hildako hiru gazteei azken agurra emateko. 11 autobus joan ziren Errezilera Azpeititik, eta eskualdeko hainbat herritatik gerturatu ziren hileta elizkizunera. Zirk...

Ehunka asko lagun bildu ziren atzo Errezilgo parrokiako atarian, igandean auto istripuz hildako hiru gazteei azken agurra emateko. 11 autobus joan ziren Errezilera Azpeititik, eta eskualdeko hainbat herritatik gerturatu ziren hileta elizkizunera. Zirkulazioa koordinatzeko lanean aritu ziren Errezilgo hautetsiak eta Azpeitiko udaltzainak. Elizkizunean izan ziren Azpeitiko, Errezilgo eta Zestoako alkateak ere, baita udal horietako zinegotzi asko ere. Hunkituta jarraitzen dute azpeitiarrek eta errezildarrek igande goizean Azpeitiko mutil gazte bat eta Errezilgo beste bi auto istripuz hil ostean. Laugarren zaurituak larri jarraitzen du Donostiako ospitalean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide