Ehunka asko lagunek agurtu dituzte auto istripuz hildako gazteak

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 8a

Igandean auto istripuz hildako hiru gazteen hileta elizkizuna izan da gaur, asteartea, Errezilen. Errezilera gerturatu diren guztiak ez dira elizan sartu, eta atarian agurtu dituzte askok lagunen gorpuak. 11 autobus iritsi dira udalerrira, eta autoz bete da lekua. Azpeitiko, Errezilgo eta Zestoako alkateak ere Errezilen dira. Zirkulazioa koordinatzeko lanetan Errezilgo udal hautetsiek, herritar batzuk eta Azpeitiko Udaltzaingoak jardun dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide