Autobusak jarri dituzte auto istripuz hildako gazteen hiletara joateko

Urola Kostako Hitza 2015eko irailaren 7a

Azpeitiko anbulatoriotik irtengo dira bihar, 17:30ean hasita. Itzultzeko ere jarriko dute zerbitzua. 19:00etan dira hiletak.

Atzo, igandea, Lasaon auto istripuz hildako hiru gazteen hiletara joateko autobusak jarri dituzte Azpeitiko eta Errezilgo Udalek. Hileta Errezilgo parrokian izango da, 19:00etan, eta autobusak Azpeitiko anbulatoriotik jarri dituzte, 17:30ean hasita. Itzultzeko ere zerbitzu bera eskainiko dute, eta joan-etorria doan izango da. Hiru gazteen heriotzak "hunkituta" utzi du Azpeitia, Josu Labaka Azpeitiko Udaleko Zerbitzu Orkorretako arduradunaren arabera. Labakak aurreikusten du "jendetza" izango dela gazteen agurrean, eta horregatik jarri dituzte autobusak, "Errezilen sortu daitezkeen auto pilaketak eta aparkatzeko arazoak saihestu eta herritarren joan-etorria errazteko". Bestalde, autoen  aparkalekuak antolatzeko Azpeitiko udaltzainek Errezilgo Udaleko arduradunekin ariko dira lanean bihar. Hala ere, azaldu du herritarrei autobus zerbitzua erabiltzeko eskatu nahi dietela: "Garaiz ibili eta sortu daitezkeen arazoen aurrean pazientziaz jokatzeko eskatu nahi diegu".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide