Hego Tirol eta Suitzako selekzioak izan dira garaileak Europako Sega Txapelketan. Gizonezkoetan, banakako eta taldekako garaipena eskuratu du Hego Tirolek; Georg Spiess izan da, hain zuzen, banakako sailkapeneko txapelduna. Emakumeetan, berriz, Suitzak irabazi ditu bi sailkapenak, eta Margrit Fohn izan da banakako mailako podiumaren koxkarik altuenera igo dena.
Atzo, igandea, jokatu zuten lehiaketa sei naziotako segalariek: Euskal Herrikoek, Suitzakoek, Austriakoek, Alemaniakoek, Eslobeniakoek eta Hego Tirolgoek. Gutzira, 90 kirolari lehiatu ziren Loiolako belardietan; eta, antolatzaileen arabera, 2.500-3.000 lagun bildu ziren proba ikusteko. Eskualdeko kirolari batek parte hartu du txapelketan,
Jexux Goenaga errezildarrak. 31. postua lortu du Goenagak.
Kirolaz gain, jaiak ere hartu du Azpeitia; izan ere, ostiralean hasi eta atzo arte hamaika ekitaldi antolatu dituzte herrian: musika, desfileak, jatorduak eta abar. Sei nazioetako kulturen arteko nahasketa izan da Azpeitia asteburu batez.
Honakoa da txapelketako sailkapena:
Gizonak
1. Georg Spiess, Hego Tirol.
2. Klaus Lanziner, Hego Tirol.
3. Reto Fuchs, Suitza.
Lehen euskalduna: Julen Gabirondo (hamairugarren).
Emakumeak
1. Margrit Fohn, Suitza.
2. Regula Frehner, Suitza.
3. Margit Steinmann, Austria.
Lehen euskalduna: Alaitz Imaz (hamargarren).
Gizonak taldeka
1. Hego Tirol.
2. Austria.
3. Suitza.
Euskal Herria: Bosgarren postua.
Emakumeak taldeka
1. Suitza.
2. Austria.
3. Euskal Herria.
Asteburuko argazkiak Azpeitiko Udalarenak eta Hitzarenak dira.