Asteburuan jokatuko dute Europako Sega Txapelketa Loiolan

Urola Kostako Hitza 2015eko abuztuaren 26a

  Euskal Selekzioko kideak (E. Albizu Lizaso) Europako Sega Txapelketa jokatuko dute Azpeitian, bihartik igandea bitartean. Loiolako Basilikaren belardietan izango da lehiaketa, eta “herri-kirolen nazioarteko gertaera garrantzitsuenetakoa” izango dela esan izan dute Azpeitiko Udalak eta Almitza sega elkarteak. Suitza, Austria, Alemania, Eslovenia eta Hego Tyroleko kirolariak izango dira Azpeitian, Euskal Herrikoekin batera. Euskal Selekzioan hamabost kirolari lehiatuko dira. Haietatik bat da eskualdekoa, Jesus Goenaga errezildarra. Honakoa da talde osoa: Jesus Goenaga errezildarra (Nerea Uranga)
  • Alaitz Imaz: Hernialde.
  • Ainhoa Mazkiaran: Altsasua.
  • Ainhoa Galarraga: Ibarra.
  • Irati Astondoa: Zeanuri.
  • Ainara Otamendi: Ibarra.
  • Bixente Mitxelena: Oiartzun.
  • Jesus Goenaga: Errezil.
  • Koldo Arzelus: Tolosa.
  • Julen Gabirondo: Urnieta.
  • Andoni Urrutia: Oñati.
  • Aimar Garmendia: Zaldibia.
  • Oier Urkola: Anoeta.
  • Jon Otegi: Oiartzun.
  • Mikel Lizartza: Tolosa.
  • Suharri Irazustabarrena: Astigarraga.
1969an egin zuten lehen Europako Sega Txapelketa, Hego Tirolen. 1996an hasi zen, ordea, Euskal Selekzioa lehia horretan parte hartzen. Ordura arte ez zuen ordezkaritzarik izan txapelketan Euskal Herriak. 2003an jokatu zen proba Euskal Herrian lehen aldiz, Seguran (Gipuzkoa). Aurten Azpeitian izango da, Loiolan. Kirolaz gain, ordea, hamaika ekitaldi izango dira Azpeitian. Hemen duzue abuztuaren 28ko, 29ko eta 30eko egitaraua:

Abuztuak 28, ostirala

19:00: Herrialde guztietako arduradunei harrera, Azpeitiko udaletxean. 19:30: Musika animazio eta otorduak, Berdura Plazan. 23:00: Dantzaldia, Berdura Plazan.

Abuztuak 29, larunbata

16:00: Gaztetxoen I. Europako Sega Txapelketa, Ikasberri Ikastolaren ondoko zelaietan. 18:00: Kabalkada plazara, eta kultur erakustaldia. 19:00: Herrialde eta segalarien aurkezpena eta sailen zozketa, Berdura plazan. Ondoren, ekitaldia eta jantokiaren irekiera. 23:30: Laketen kontzertua, Berdura plazan.

Abuztuak 30, igandea

10:00: Meza Loiolako Basilikan. 11:30: Europako Sega Txapelketa, gizonen lehenengo txanda. 13:00: Atsedena. Tarte horretan jantokia eta taberna izango dira mokadutxoa egiteko. 13:30: Europako Sega Txapelketa, gizonen bigarren txanda. 15:00: Europako Sega Txapelketa, emakumeen txanda. 18:00: Kanpoko herrialdeen kultur erakustaldia, Basilika atzean. 19:30: Ekitaldi nagusia eta sari banaketa, Berdura plazan. 22:00: Dantzaldia, Berdura plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide