Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hiru eguneko festen ondoren, herritarren arteko kirol erronkarekin bukatu dira sanantonioak Errezilen. Lau talde aritu dira nor baino nor lehian, harri-jasotzen, ergometroan, bizikletan eta korrika. Guztira, hamasei kirolarik jokatu dute proba, emakumeek eta gizonek; eta jende ugari hurbildu da Errezilera. Gainera, euriak atseden hartu du arratsaldean, eta erronka jokatzeko eguraldi aproposa izan dute. Talde berdeak irabazi du lehia.