Errezilen ia ehuneko 40k botoa emanda zuen 13:00etarako

Nerea Uranga 2015eko maiatzaren 24a

Errezilen hautesleku bakarra dago, bera Borondegiko lehenengo solairuan. Lasai zeuden mahaikoak, zerbait egite aldera telebista ere eraman dute, baina seinalerik ez eta ezin ikusi. 13:00etarako 180 lagunek zuten botoa emanda, hautesle erroldaren %39,47ak. Eguerdira artean, meza aurretik eta meza ondoren eman dute askok botoa. Errezilen udalerako hautagaitza bakarra aurkeztu da, EH Bildurena. Alkategaia Xebero Agirretxe da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide