Gipuzkoako Harri Txikien Txapelketa irabazi du Aimar Irigoienek

Urola Kostako Hitza 2015eko maiatzaren 17a

Beasainen jokatu dute harri-jasotze proba. Nagusi izan da errezildarra, hiru harriekin altxaldi gehiena eginda; Hodei Iruretagoiena Izeta IV. izan da bigarrena eta hirugarren Mikel Lopetegi.

Aimar Irigoien Beasainen Beasaingo Loinatz jaien barruan, herri kirol jaialdian, harri jasotzaileak izan dira aurten protagonistak. Gipuzkoako harri txikien lehiaketa jokatu da. Bost gazte izan dira lehian: Mikel Lopetegi, Hodei Iruretagoiena Izeta IV., Iñigo Izagirre, Urtzi Telleria eta Aimar Irigoien. Ordena horretan, 125 kiloko harri zilindrikoarekin, 9 arroako harri kubikoarekin eta 100 kiloko esferarekin egin behar izan dute gaurko lana, hiru minutuko saioetan. Albiste osoa, Goierriko Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide