Baratzeetako atalek eman zioten izena Errezilgo kultur taldeari. (Atala)
Errezilgo Atala kultur taldeak amaiera festa egingo du larunbatean. "Hasiera bezala, bukaera ere jai-giroan" eman nahi diete proiektuari Atalako ordezkari izan direnek. Argazki erakusketa, Azpeitiko Lakrikun taldearen
Non gaude antzezlan umoretsua, merienda eta txotxa egingo dituzte 19:00etatik aurrera, Errezilgo eskolako gimnasioan. Herritar guztiak gonbidatuta daude festara.
Duela hamar urte inguru sortu zuten Atala kultur elkartea, eta Zokomian herri-aldizkari, berriz, orain dela sei urte jaio zen. Hiru helburu finkatu zituzten: Errezilgo usadioei buruzko ikerketak egitea, herriko kultura piztea, emanaldien bidez; eta herri komunikazioa lantzea, Zokomian aldizkariarekin.