Urola Gustagarriren ekintzak egingo dituzte asteburuan

Ane Olaizola 2015eko martxoaren 27a

III. Urola Gustagarrik aurrera jarraitzen du, eta Urola Erdiko hamar jatetxek txahalarekin eta behi esnearekin prestatutako menuekin jarraitzen dute. Ohi bezala, ekintza desberdinak ari dira egiten bailaran, eta bihar ekimenaren aurkezpena egingo dute Azkoitian. Besteak beste, azoka egingo dute, 12:00etan, eta Labedun okela eta sagardo dastaketa izango da plazan. Horrez gain, umeentzako opil tailerra egingo dute. Azkoitian ez ezik, Errezilen ere ekitaldiak izango dira. Larunbatean, Irure Txiki baserri agroekologian ogi eta opil lantegia egingo dute 16:00etatik 19:00etara bitartean. Igandean ere Irure Txikira joango dira, "baserriaz gozatu eta bertako bizimodua eta bizidunak" ezagutzeko. Goizean, 11:00etatik 12:30era egingo dute bisita, eta arratsaldean 16:00etatik 17:30era. Bi eguneko bisitetarako, aldez aurretik 605 75 55 43 telefonora deitu behar da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide