Zelatunen 14 urteko gaztetxo batek min hartu eta Ertzaintzak helikopteroz atera du

Urola Kostako Hitza 2015eko otsailaren 10a

Zelatunen 14 urteko neska batek min hartu du, eta handik Ertzaintzaren helikoptero batek atera du. Donostiako suhiltzaileen parkera eraman dute, eta handik anbulantziaz Donostiako Ospitalera. Ertzaintzaren arabera, 14:20ak inguruan SOS Deiak-en jaso dute abisua: Herniora eskolatik ibilaldian joanda zegoen min hartu duen gaztetxoa bere ikaskideekin eta irakasleekin batera, eta Zelatunen bertan hartu du mina.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide