'Argia'-ren argazkia.
Jose Luis Aizpuru
Pepe azpeitiarrak jaso du Interneteko Argia saria, Iparraldeko zenbait hedabidek, elkarlanean, bertako udal bozei eginiko jarraipenagatik. Honako hedabideena da saria:
Iparraldeko Hitza, Berria, Kazeta.eus, Euskal Irratia, Herria eta
Kanaldude. Bestalde, Nekane Zinkunegi errezildarrak Irratiko Argia saria jaso du Arrosa irratian egiten duen Zebrabidea programagatik.
Urtero eman ohi dizkiete Argia sariak kazetaritzan nabarmendu diren pertsonei edota proiektuei.