Errezilgo Erdoizta auzorako errepidea itxita dago ostiralera arte

Urola Kostako Hitza 2014ko abenduaren 9a

Gaurtik itxita dago Errezilgo Erdoizta auzora joateko GI-3661 errepidea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, hainbat konpontze lan egin behar dituzte han, eta errepideak duen zabalera kontutan hartuta, ibilgailuak eta lantaldea ezingo dira gurutzatu, eta horregatik itxiko dute bidea, ostiralera bitartean. 08:00etatik 19:00etara bitartean itxiko dute, eta ordutegi horretatik kanpo, errepidea irekita egongo da zirkulaziorako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide