Bihar eta abenduaren 1etik 5era itxiko dute Errezilgo Erdoizta auzora doan errepidea

Urola Kostako Hitza 2014ko azaroaren 27a

Bidea 08:00etatik 19:00etara itxita egongo da eta gainerako orduetan irekita mantenduko dute. Izan ere GI-3661 errepidean hainbat konpontze lanak egin behar dituzte eta Gipuzkoako Foru Alndundiatik argitu dutenez errepidearen zabalera kontuan izanda, ibilgailuak eta lantaldeak ezingo dira gurutzatu eta horren ondorioz errepidea ixtea erabaki dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide