Irudietan: Sanmartinetako Errezilgo produktuen azoka

Ane Olaizola 2014ko azaroaren 17a

Hamaika ospakizunen artean ospatu dituzte herriko festak asteburuan. Atzo, esaterako, herriko produktuen azoka egin zuten, eta askotariko postuak jarri zituzten frontoian. Herritarren joan-etorria ere handia izan zen, eta produktuak erosteaz gain, jan-edana izan zen nagusi eguerdi partean. Igandean jarraituk dute sanmartinek, Jubilatuen Egunarekin. 12:00etan, San Martin parrokian Loidisaletxe eta Ubai Agirre bertsolariek eta Lidia eta Izer trikitilariekin meza izango da, eta 14:00etan bazkaria egingo dute Borondegin. Hemen atzoko argazkiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide