Sagarraren inguruko ikastaroa antolatu du Ibarbi, Errezilgo Errezil Sagarra elkarteak

Ane Olaizola 2014ko irailaren 17a

Errezilgo sagarra bultzatzeko asmoz, Ibarbi, Errezilgo Errezil Sagarra elkartea sortu dute aurten herrian, eta sagarraren inguruko ikastaro bat antolatu dute datozen hilabetetarako. Hazi elkartearekin elkarlanean antolatu dute ikastaroa, eta arlo horretan adituak diren Aitor Etxeandia eta Josu Osa izango dira irakasleak. Bihar hasiko da ikastaroa, eta ekainera arte iraungo du. larunbatetako saioak 09:00etatik 13:00etara izango dira, eta ostegunetakoak 20:00etatik 22:00etara, Borondegiko aretoan. Izena 943-69 21 66 telefonora deituta edo fprefraisoro@hazi.es helbidera idatzita eman behar da, 36 euroren truke. Ordainketa, berriz, Laboral Kutxako honako kontu korrontean egin behar da: 3035 0450 19 4500000391. Ordaintzerakoan, kontzeptuan 78 zenbakia eta izen abizenak jarri behar dira. Informazio gehiagorako, berriz, irurebaserria@gmail.com helbidera idatzi daiteke. Hemen ikastaroko egutegia:
  •  Irailak 18: Sagastiaren kudeaketa eta jarraipena (bi ordu).
  • Urriak 2: Heldutasun analisiak (bi ordu teoriko-praktikoa).
  • Azaroak 6: Ongarriketa (bi ordu teorikoa).
  • Abenduak 13: Neguko kimaketa (lau orduko teoriko-praktikoa).
  • Urtarrilak 10: Neguko kimaketa (lau ordu praktikoa).
  • Urtarrilak 22: Lur prestaketak, Sagasti berrien antolaketa (bi ordu teoriko).
  • Otsalak 26: Txertakak eta barietateak (bi ordu teoriko).
  • Otsailak 28: Txertaketa (lau ordu praktiko).
  • Martxoak 26: Izurrite eta gaixotasunak (bi ordu).
  • Ekainak 20: Udako kimaketa eta gaitzak ezagutu (lau ordu praktikoa).
         

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide