Topaketan parte hartzen dutenen kontaktuak bildu nahi dituzte hezkuntza mugimenduaren informazio sare bat osatzeko helburuarekin. Gainera, antolatzaileek proiektu ezberdinen inguruko argazkiekin proiekzio bat egin nahi dute, eta horretarako, parte hartuko dutenei eraikinak edo material pedagogikoa azaltzen diren argazkiak eskatu dizkiete.
Topaketaren prezioa 10 eurokoa izango da, eta umeak doan joango dira. Norberak jatorduak eta gaua antolatzeko aukera ere izango du, eta umeen txokoa eta bi begirale egongo dira topaketako orduetan. Hala ere, aterpeak zenbait zerbitzu eskainiko ditu: gosariak 3 euroan emango dituzte, bazkaria 8 euroan, eta aterpean gaua pasatu nahi dutenek 12 euro ordaindu beharko dituzte. Aterpeko arduradunek ostiral gauean joateko gomendatzen dute, "garaiz eta indartsu hasteko". Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko aterpearen telefono zenbakietara deitu daiteke (943-581055 / 690-326513) edo posta elektronikoa idatzi: artaunsoro@gmail.com helbidera. Epea ekainaren 21ean amaituko da, aterpeak leku mugatua eta antolaketarako beharrezkoa dutelako. Antolatzaileek dei egiten diete gai honetan interesa duten pertsona guztiei topaketan parte hartzera, eta zera azpimarratu dute: "Ez dugu nahi gaur egungo hezkuntza kritikatzea, hausnarketa bat egitea baizik". Egitaraua Ekainak 28, larunbata: hezkuntza proiektuak -09:30ean: aurkezpena eta ideia zaparrada. - 11:00etan: Bizitoki proiektuaren aurkezpena. - 12:30ean: haurren bazkaria. - 13:00etan: Tximeleta proiektuaren aurkezpena. - 14:30ean: bazkaria. Ekarritakoa denon artean partekatuko da. - 16:00etan: bertaratuko diren proiektuen aurkezpena. - 19:00etan: ikasketa esanguratsua izateko ziurtasun emozionala lantzen Nerea Mendizabalekin. Gauean Amaia Zubiria eta Edorta Amuruaren kantaldia. Ekainak 29, igandea: oinarria lantzen - 9:30ean: helduak, hezkuntza eta haurrak aztergai. - 12:30ean: haurren bazkaria. - 13:00etan: biodantza saioa Lorea Agirrebeitiarekin.