EH Bilduk lortu du boto gehien eskualdean, Azpeitian, Zumaian, Getarian, Zestoan, Aizarnazabalen, Beizaman eta Errezilen irabazita

Urola Kostako Hitza 2014ko maiatzaren 25a

Europako Parlamenturako hauteskundeak izan dira gaur. Urola Kostako herri guztietako botoak zenbatuta, EH Bildu eta EAJ bata bestearengandik gertu gelditu  dira. 9.760 boto lortu ditu EH Bilduk, eta  9.292 boto EAJk. Josu Juaristi azkoitiarra da EH Bilduren zerrendaburua, eta europarlamentari eserlekua lortu du. Hauek dira Urola Kostako emaitzak, herriz herri: Zarautzen EAJk 2.660 boto eskuratu ditu; EH Bilduk 2.415; PSOEk 715; PPk 510; eta, IUk 273. Aian EAJk 314 boto eskuratu ditu, EH Bilduk 241, IUk 7, PSOEk 6 eta PPk 5. Azpeitian EH Bildu izan da bozkatuena 2.352 botorekin. EAJk 1.901 jaso ditu; PSOEk 163; PPk 123; IUk 63; UPyDk 15 boto; besteek 222. Parte hartzea %44,13koa izan da, eta abstentzioa %55,62koa. Zumaian EH Bilduk 1.240 boto eskuratu ditu; EAJk 1.066, PSOEk 357, Podemos 152 eta PPk 96. Parte hartzea %44,13. Errezilen EH Bilduk 147 boto lortu ditu, EAJk 68, PSOEk 4, Podemos-ek 1 eta Equok 1. Zuriak bi izan dira eta baliogabea bat. Azkoitian EAJk 1.589 boto; EH Bilduk 1.338; PSOEk 333. PPk 153 boto eskuratu ditu. 57 boto zuri eta 36 baliogabe zenbatu dituzte. Beizaman EH Bilduk 31; EAJk 26 Getarian EH Bilduk 525 eta EAJk 510 boto eskuratu dituzte. 23 boto zuri eta 3 baliogabe egon dira. Orion EAJk 686; EH Bilduk 591; PSOEk 92; Podemos-ek 73 boto. 15 boto zuri eta 11 baliogabe zenbatu dituzte. Zestoan EH Bilduk 747 boto eskuratu ditu; EAJk 427 lortu ditu. 20 boto zuri eta 17 baliogabe egon dira. Aizarnazabalen EH Bilduk 133 boto eskuratu ditu; EAJk 45 eta Podemos-ek 10 boto. 2 boto zuri egon dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide