Irudia: Maritxu Uzkudun kartzelatik atera berritan

Urola Kostako Hitza 2013ko azaroaren 15a

Espainiako Auzitegi Nazionalaren agindua jakin bezain laster atera ziren Granadarantz Maritxu Uzkudunen familiakoak. Errezildarra eta Parot doktrinapean preso zeuden beste hamalau lagun aske uzteko agindu zuen epaitegiak, eta gustura zeuden senideak. "Pozik gaude, baina orain gure helburua Maritxu ateratzerako garaiz iristea da", adierazi zion atzo arratsaldeko seiak aldera Begoña Uzkudunek, Maritxu Uzkudunen ahizpak, UROLA KOSTAKO HITZAri. Eta baita heldu ere. Hemen dago elkartu zireneko argazkia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide