Errezilen txiste saioa eskainiko du Joxerramon Aldarsorok ostiralean

Urola Kostako Hitza 2013ko irailaren 25a

Atala Kultur Taldeak bi emanaldi antolatu ditu udazkenerako, elkarteekin elkarlanean, eta lehenengoa ostiralean izango da. Joxerramon Aldasoro txiste-kontalariak afaria girotuko du 21:00etatik aurrera, Akerra elkartean. Gainera, antolatzaileek iaz baino bost euro merkeago jarri dituzte sarrerak; afaritarako txartelak bihar bitartean eros daitezke, 20 eurotan, Denda Txikian eta Borondegin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide