Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Igandean egin zuten Errezilen Herritarron Epaia egitasmoko saioa, Errezilgo Herrirak antolatuta. Parot doktrina delakoa indargabetzea helburua duen ekimena da Herritarron Epaia. 197/2006 Doktrina bertan behera uzteko atxikimenduak lortzeko saioa egin zuten igandean herrian. Maritxu Uzkudun (Errezil, 1961) espetxean dago preso, 197/2006 Doktrina ezarrita, eta hari babesa emateko herriko eragile eta norbanakoak elkartu ziren ekimenean. Ekimena baino lehen Uzkudunen familiak aurreratu zuenez, eragile askok egina zuen bat saioarekin; hala nola, udalak, herriko elkarteek eta kultur elkarteek. Hala, Aimar Irigoienek harri-jasotze erakustaldia egin zuen, esaterako. Dantzariak eta festa giroa izan ziren nagusi.