Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
GI-3661 errepidean gertatu zen ezbeharra atzo, Etumeta eta Erdoizta arteko gurutzebidean, Errezilen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 13:00 aldera, furgoneta eta auto baten arteko talkaren ondorioz, furgoneta 30 metrotik behera amildu zen. Furgonetan sei lagun zihoazen eta 78 urteko emakumea bertan hil zen. 16 hilabeteko haurra larri zauritu zen eta Gurutzetako erietxera eraman zuten helikopteroz, baina haurra gaur hil egin da. Furgonetan zihoazen beste lau lagunak ere zauriak izan zituzten; horietatik bi Gurutzetara eraman zituzten eta beste biak Donostia Ospitalera.