Kintopeko idi demak izango dira Errezilen ostiralean eta astelehenean

Urola Kostako Hitza 2013ko ekainaren 20a

Sei partaideren idiak ariko dira lanean Errezilen ostiralean eta astelehenean (Onintza Lete Arrieta/Hitza) Ostiral honetako saioan  Olatzar, Roberto eta Bizkerre izango dira parte-hartzaileak idi dema norgehiagokan. Astelehenan, berriz, Telleria, Sistiaga eta Iñaki Lopategi. Pisaketak ohi den bezala goizeko 10:00etan egingo dituzte. Gaztetandik Kultur Elkarteak herri-kirol zaleak gonbidatu ditu Errezilgo saioetara bertaratu daitezen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide