Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sanantonioetan jokatu zuten txapelketa zortzi bikotek, joan den igandean. Libe Lizaso eta Jon Ander Iriondo Azpeitiko bikotea izan zen garaile, eta Gaztetandik elkarteak azaldu duenez, txapelketako grabazioa DVD batean jaso eta salgai dago 6 eurotan. Herriko eskolan lortu daiteke, baita Gaztetandik elkartearekin harremanetan jarrita ere.
Sailkapena:
1. Jon Ander Iriondo eta Libe Lizaso, AZPEITIA
2. Aitor Uzkudun eta Leire Eizmendi, ERREZIL
3. Jon Ibarzabal eta Larraitz Larrañaga, AZPEITIA
4. Julen Berrondo eta Nagore Berrondo,ERREZIL
5. Julen Badiola eta Ihintza Iturri, AZPEITIA
6. Anaitz Lizartza eta Itziar Bastida, AZPEITIA
7. Ekain Uzkudun eta Laura Bastida, AZPEITIA
8. Mikel Labaka eta Izar Agirretxe, ERREZIL.