Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
http://youtu.be/32ySpQ4j668
http://youtu.be/32ySpQ4j668
838 kilometro. Hori da Errezil herritik Granadako Albolote espetxera dagoen distantzia. Eta hori da Errezilgo Ezamaun baserriko familiak astebururo Maritxu Uzkudun ikustera egiten duen bidaia. Anttoni, Begoña eta Ihintza jarraituko dituzte Irria dario haizeari dokumentalean, bakoitzari dispertsioak eragiten dizkion sentimenduak ezagutzeko. Anttoni baserriko lanetan ezagutu dute, Ihintza artisautza lanetan, eta Begoña, Maritxu ahizpari egindako Granadarako bidaian, 838 kilometroko bidaian. Pasa den ostegunean estreinatu zuten Errezilen. Antolatzaileek azaldu dutenez, ehun lagun inguru bertaratu ziren.