Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
M.A.U. 17 urteko errezildarra hil zen atzo arratsaldean moto istripuz. HM F125R motobizikletak Mercedes 410D furgoneta baten kontra jo zuen. GI-3634 errepidean gertatu zen ezbeharra atzo arratsaldeko 19:10ak inguruan, Bentaberriko bidegurutzetik gertu. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bertan hil zen gaztea, istripuan izandako kolpearen ondorioz.
Furgonetaren gidariak ere zauriak izan zituen eta Zumarragako ospitalera eraman zuten.