Errezilgo herri eskolan Europaren Eguna ospatu dute

Nerea Uranga 2013ko maiatzaren 10a

Errezilgo San Martin Herri Eskolan Europaren Eguneko ekitaldiak. Errezilgo San Martin Herri Eskolan HAZIren (Eusko Jaurlaritzaren Landa eta itsas ingurunearen garapenerako korporazioa) Europe Direct zerbitzuak Europaren Eguna ospatu du gaur. Errezilgo ikasleek eta Bidegoiango ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleek festa ekitaldia egin dute. Urkome Nekazaritza Garapeneko Elkarteak ere parte hartu du ekitaldian. Aniztasunean elkartuta lelo hartuta egin dituzte ekitaldiak Errezilen. Ospakizuneko ekitaldiekin Europako Batasunaren historiaren eta eginkizunen berri eman nahi izan diete ikasleei. Hala nola, Zer da Europako Batasuna zuretzat? gaiarekin lotutako marrazki erakusketa egin dute; Europarekin lotutako filmak ikusi dituzte; jolaserako puzgarriak izan dituzte; eta, hainbat jokutan jolasteko aukera izan dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide