Errezilera bideko luiziaren irudi bat. (Ane Olaizola/Hitza)
GI-2634 errepideko Azpeitia eta Errezil arteko errepidea bihar osteguna, apirilaren 18an, 12:00etan irekiko dute ibilgailuentzako. Otsailaren erdialdean izandako luizi baten ondorioz itxita eduki dute errepidea, 21,100 kilometro puntuan. Bitartean, 70 metroko altuera zuen ezponda bat egonkortu dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegiturak-etik azaldu dutenez, luizia gertatu eta berehala hasi ziren egonkortze lanak. Baina, lanak "nahiko konplexuak" izan dira eta eguraldiak egonkortze lanak zaildu ditu.