Berdintasuna gai hartuta, kafe tertuliak egingo dituzte ostiralean Errezilen

Nerea Uranga 2013ko urtarrilaren 16a

Saiaz Gizarte Zerbitzuetako Udal Elkarteak antolatuta, ostiralean berdintasunaren inguruko kafe tertuliak izango dira Errezilen, Borondegin. 15:00etarako, nahi duten herritar guztientzako solasaldia antolatu dute. 16:45ean, berriz, herriko gazteen txanda izango da. Bi saioak Olatz Berastegi sexologa eta berdintasun gaietan  adituak gidatuko ditu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide