Errezil Sagarraren festa izango da igandean, Errezilen, eta ohi bezala sagar horrez egindako hamaika produktu jarriko dituzte salgai, 10:00etatik 14:30eak ingurura bitartean, frontoian. Aurten, gainera, sagardoa egingo dute 12:00ak aldera: «Sagarrak eramango ditugu, eta tolarean sartuz prozesu osoa egingo dugu, eta haren muztioa erango dugu», adierazi du Errezilgo Azoka taldeak, ekimeneko antolatzaileak. Udalaren laguntzarekin antolatu dute ekimena.
Guztira dozena bat postu jarriko dituzte igandean, eta gehienak Errezil sagarraren edo Ibarbi sagarraren ingurukoak izango dira; sagarrez gain, sagarkiak ere egongo dira: mermeladak, likoreak, postreak... Gainontzekoak, berriz, eskulanen postuak izango dira, eta egur tailuak, lore leorrak eta bitxiak jarriko dituzte ikusgai; ohi bezala, jan-edanen txokoak ere izango dira.
Antolatzaileek adierazi dutenez, aurtengo uzta «oso ona» izan da; «eguraldiak lagundu digu, eta koloren ere antzemanten da hori; gainera, kantitatez sagar asko bildu ditugu». Antolatzaileen esanetan, duela 20 urte baino gehiago hasi ziren festa antolatzen, baina ez dute urtero ospatu, hainbat urtetan aurtengo «ia sagarrik» ez zutelako bildu; aurten, berriz, azokak harrera ona izango duelakoan dira; «jendeak aurrera begira erosketa asko egiten ditu; gabonetarako, esaterako, otarraka sagar eramaten dituzte askok».
Atala Kultur Elkarteak antolatuta, berriz, Unai Agirre eta Guillermo Castaño adituek sagardoaren inguruan hitz egingo dute bihar, eta nahi duenak etxeko sagardoa eramateko aukera izango du, bertan dastatu eta aztertu dezaten. 22:00etan izango da saioa, Borondegiko aretoan.