Iritsi dira sanmartinak Errezilera eta Azpeitira

Nerea Uranga 2012ko azaroaren 9a

Errezil Azaroak 9, gaur. - 16:30. Txupinazoa, eskolako haurrek botako dute. - 21:00. Herri afaria, pilotalekuan. - Afalostean, gaztetxoen dantza emanaldia. - Ondoren. Obaneuke musika taldearen emanaldia. - Atsedenean. Txinga lehiaketa jokatuko da. Arazoak 10, bihar. - 16:30. Kirol apustua. Errezil Azpeitiaren kontra, 1.000 euro izango dira jokoan. Harrijasotzen (Aimar eta Gusta), aizkoran (Imuntzo eta Aiztitxo II.a), bizikletan (Abitta eta Aiztitxo I.a) eta korrika (Akerra eta Xegu). - Jarraian. Poteoa trikitilariekin eta bertsolariekin. - 19:30. Sagardo eta pintxo dastaketa, frontoian. - 21:30. Maritxuren aldeko elkarretaratzea. - 22:00. Ansorregi, Larrañaga eta Lutxurdioren emanaldia. - Ondoren, Urki disko-jartzailearen emanaldia. Azaroak 11, etzi. San Martin eguna. -11:00. Meza nagusia, San Martin parrokian. - 11:30. Herriko produktuen azoka, frontoian. - 12:00. Gaztetxoen krosa hasiko da. - 17:00. Herritarren arteko herri kirol jardunaldia. 40 urtetik gorako herritarrak 40 urtez azpikoen kontra jardungo dute. Arazoak 18, igandea. Jubilatuen Eguna. - 12:00. Meza nagusia, parrokian. - Bukatutakoan, garia egiteko bideo emanaldia izango da, elizan. - 16:00. Bazkaria, Borondegin.   Azpeitia-zestoa. Lasao auzoa Azaroak 9, gaur. - 20:00. Txupinazoa, festei hasiera emanaz. - 20:30. Bertso-afaria, Agin Rezola eta Julio Soto bertsolariekin, Hitzeder eta Joseba trikitilariek alaituta. - 02:00. Mallubi disko-jartzailearekin dantzaldia. Azaroak 10, bihar. - 15:30. Puzgarriak haurrentzako. - Ondoren, txokolate-jana egongo da. Azaroak 11, etzi. - 11:30. Meza nagusia, Zestoako Parrokiako abesbatzak abestuta. - 11:30. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira. - Ondoren. Auzoko nekazal produktuen eta abereen azoka eta erakusketa. Uraitz eta Maider trikitilariak. Azpeitia. Bustintzuriko Errebala Azaroak 10, larunbata. - 11:00. Txistulari taldearekin kalejira. - 15:00. Txokolate jana eta haurrentzako jolasak. - 16:30. Sokamuturra. - 21:00. Afaria. Urola Kostan sanmartinen txanda da jai egitarauan. Herririk herri eta auzorik auzo, eskualdeko zazpi tokitan festa izango da asteburu honetan. Aiako Urdanetan, Azkoitiko San Martin auzoan, Zestoa eta Azpeitia arteko Lasao auzoan, Azpeitiko Bustintzuriko Errebalean, Errezilen, Getariako Askizun eta Orioko Orkaitza bailaran ospatuko dituzte sanmartinak, izan ere. Denetan ere, gaurtik hasita hamaika ekitaldi izango da. Errezilen gaur arratsaldean hasiko dituzte festak; 16:30ean botako dute suziria, izan ere. Herriko haurrek izango dute horren ardura. «Haurrek gustura hartu dute txupinazoa botatzeko gonbita. Hala, haiek ere protagonista sentitzen baitira», dio Nerea Agirretxek, Errezilgo zinegotziak. Festak antolatzeko taldean jardun du lanean Agirretxek . Errezilgo San Martin festak antolatzeko ardura Eskuz Esku Auzolanean elkarteari eman zion Errezilgo Udalak, hitzarmen baten bidez. Baina herritar guztiek parte hartzeko aukera izan dute antolaketa taldean. «Aurten ere aurrekontu txikia kontuan hartuta, herritarren parte hartzearekin ahalik eta festa herrikoienak antolatzeko ahalegina egin dugu», adierazi du Agirretxek. Herri kiroletako bi lehia dira aurtengo festetan berrikuntzak. Batetik, bihar arratsaldean errezildarren eta azpeitiarren artean jokatuko den herri kirol desafioa. «Desafioa jokatuko duten errezildarrek proposatu zuten herri kirol apustua festetan jokatzea, eta hala egingo da», azaldu du Agirretxe zinegotziak. Dantzalekuan jokatuko da; hau da, frontoiaren gainaldean. Eta sarrera doan izango da. Bestetik, igande arratsalderako herritarren arteko herri kiroletako jardunaldia jokatuko da. Kasu honetan, 40 urtetik beherakoak 40 urtez gorakoen aurka ariko dira. Igande goizean, berriz, Errezilgo baserritarren eta artisauen azoka izango da frontoian. Han, bertan ekoitzitako produktuak dastatzeko eta bertako artisauek egindako lanak ezagutzeko aukera egongo da. Hurrengo asteburuan, Errezilen Erretiratuen Eguna ospatuko dute. Bazkaria egingo dute, eta izena udaletxean eman behar dela azaldu dute antolatzaileek. 16 euro ordaindu beharko da bazkaltzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide