Aimar Irigoienek irabazi du Euskadiko Harri-jasotze Txapelketa seigarren urtez jarraian. Errezildarrak berdindu egin du iazko marka (12.462 kilo, 107 jasoaldi eginda), eta seigarren aldiz jantzi du txapela, Jexuxmari Iruretagoiena Izeta III.-a txapeldunordeari 1.312,5 kilo eta hamaika jasoaldiko aldea aterata.
Herenegun, larunbatean, jokatu zuten txapelketa, Labaiengo (Nafarroa Garaia) herriko plazan, 17:00etan hasita. Irigoien eta Iruretagoienaz gain, Xabier Ariztegi Elizagoien
Santxin etxalartarra, Josetxo Urrutia Baleztena leitzarra, eta Hodei Iruretagoiena Elustondo
Izeta III.-a lehiatu ziren proban.
Artean, Aimar Irigoienek du txapelketako errekorra: 13-362,5 kilo, 115 jasoaldi. 2009an egin zuen.