Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak baieztatu duenez, Errezilgo Udalak 120.000 euro inguruko aparteko mailegua eskatu dio Aldundiari, udalaren egoera ekonomikoa arintzeko asmoz. Izan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun Sailak jakinarazi du Errezilgo Udalak dagoeneko gainditu duela zorraren muga; hori hala izanik, udalak, berez, ezin du beste mailegurik eskatu, eta horregatik "baimen berezia" behar du. Hori aurrera eramateko Plan Ekonomiko Finantziarioa aurkeztu beharko du udalak; bertan, zorra gutxitzeko eta diru sarrerak igotzeko hainbat neurri proposatuko dituzte, eta azken onarpena Gipuzkoako Batzar Nagusiek emango dute.
Aldundiak baieztatu duenez, edalak ez dio oraindik Plan Ekonomiko Finantziarioa aurkeztu erakundeari. Honen arabera, bilerak egin dituzte udalak eta Aldundiak. Neurriak onartuz gero, Errezilgo Udalak zorra berregituratu egin beharko du, eta baliabide propio gutxiago izango dituela aurreratu du Aldundiak.