Errezilgo Otegitxo baserria erre da

Nerea Uranga 2012ko ekainaren 25a

Larunbat gauean Errezilgo Otegitxo baserriak su hartu eta barrutik dena erre zen. Letea auzoan dago baserria, Izarre landetxetik eta Berriki baserrietatik gertu. Duela urte batzutatik ez zen inor bizi bertan, ukuilu eta biltegi bezala erabiltzen zuten. Herritar batek baserria sutan zegoenaren abisua eman eta Oriako eta Urolako suhiltzaileak joan ziren bertara. Baina, baserria belarra gordetzeko erabilia zenez, suhiltzaileak iritsi zirenerako suak indar handia zuen hartuta, eta ordurako teilatua ere erorita zegoen. Baserriaren hormak bakarrik gelditu dira zutik eta barrua dena erre da. Suhiltzaileak sua itzali arteko lanean jardun zuten, eta orain Ertzaintza sua zerk eragin duen aztertzen ari da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide