Errezilek irabazi du Bidaniaren aurkako giza proba

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 18a

Errezilgo San Antoni festei amaiera emateko, giza proba antolatu zuten Errezilen eta Bidaniaren artean, eta etxekoek irabazi zuten. Bidaniak aurretik jokatu zuen eta 35 plaza eta 14 metro egitea lortu zuten. Ondoren, Errezilgo gazteak atera ziren eta haiek 39 plaza egin zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide