Taxi zerbitzu berezia jarri dute Errezil, Beizama eta Aizarnazabalera

Urola Kostako Hitza 2011ko irailaren 7a

Aizarnazabalerako, Errezilerako eta Beizamarako garraio zerbitzu berezia martxan jartzekotan da Gipuzkoako Foru Aldundia. Esan dutenez, hiru autobus linea (Zumaia-Aizarnazabal-Zumaia, Azpeitia-Errezil-Azpeitia eta Azpeitia-Beizama-Azpeitia) erabiltzen dituzten bezeroei zuzendutako zerbitzua da, eta erabiltzeko Lurraldebus txartela eduki beharko da ezinbestean. Garraio zerbitzu honen helburua, «puntako orduetan autobus bidez eskainiko den zerbitzua, eskaera baxuko orduetan osatzea» da. Aldundiak azaldu duenez, autobus zerbitzua laster martxan jartzea espero dute. Hiru garraio zerbitzu horietakoren bat erabili nahi duenak, zerbitzua erabili aurreko lanegunean 943-00 01 17 telefonora deitu beharko dute, 09:00etatik 14:00-etara bitartean. Zerbitzuaren jarraipena Zerbitzua erabiltzea telefonoz eskatzen duenari Lurraldebuseko txartelaren zenbakia eskatuko diote, eta zerbitzua zenbat pertsonak erabiltzeko asmoa duten ere galdetuko diote. Egokitutako zerbitzua behar izanez gero, telefono deia egindakoan eskatu beharko da. Gipuzkoako Foru Aldundiak datu horiek denak jasota zerbitzuaren jarraipen zuzena egiteko asmoa du. Herri txikietarako taxi zerbitzu bereziak autobusak adinako kostatua izango du erabiltzaileentzat, eta taxi zerbitzuaren gainontzeko kostua Gipuzkoako Foru Aldundiak beregain hartuko du. Aizarnazabalerako, Errezilerako eta Beizamarako garraio zerbitzu berezi honen inguruko informazio guztia Lurraldebusen webgunean eskuragai jarri dute: www.lurraldebus.net. Ordutegiak Zumaia-Aizarnazabal- Zumaia Zerbitzua neguko lanegun guztietan egongo da martxan. Zumaiako geltokitik aterata. 09:30ean, 13:30ean, 17:00etan eta 19:30ean. Aizarnazabalgo herriko plazatik irtenda. 10:00etan, 14:00etan, 17:30ean eta 20:00etan. Azpeitia- Errezil-Azpeitia Zerbitzua egunero eskainiko dute, baita jaiegunetan ere. Azpeitian anbulatorio aurreteik irtenda. 10:30ean eta 19:00etan. Asteartetan (azoka egunetan), 09:00etan ere egongo da zerbitzua. Errezilen plazatik irtenda. 10:50ean eta 19:20an. Asteartetan (azoka egunetan), 09:20an zerbitzua egongo da. Azpeitia- Beizama- Azpeitia Jaiegunetan ez dute zerbitzurik eskainiko. Azpeitian anbulatorio aurretik irtenda. 09:40an eta 18:00etan. Beizamako plazatik irtenda. 10:00etan eta 18:20an.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide