San Antonio jaiak ospatuko dituzte Errezilen, gaur hasi eta astelehenera bitartean

Urola Kostako Hitza 2011ko eka. 10a, 10:50

Festa giroan murgilduko da Errezil gaur gauetik astelehen gauera bitartean. San Antonio jaiak ospatuko dituzte herrian. Euskal giroa izango da nagusi: erromeriak, trikitilari eta bertsolariak, eta herri kirolak ez dira faltako festa egunotan. Baina bestelako jarduerak ere programatu dituzte: Gaur gauerako Guraso Elkarteak antolatutako afaria, larunbat gaueko Atalaren antzerki emanaldia, edota astelehenean San Antonio Ermita inguruan izango diren Gorritiren abereak eta umeentzako jolasak. Bihar zortzi, ekainaren 18an, bestalde, Jose Luis Ezamaren omenezko urteroko usakume tiraketako XIX. txapelketa jokatuko dute. Gipuzkoako Koparako puntuagarria izango da saioa, gainera. Ekainak 10, gaur -21:00. Txupinazoa. -21:00. Herri afaria izango da frontoian, Guraso Elkarteak antolatuta. -Afalostean. Herriko gaztetxoen Play-Back emanaldia -Ondoren. Kupela taldearekin erromeria izango da. ekainak 11, bihar -18:00. Bertso-triki poteoa egingo dute herriko bertsolari eta trikitilariekin. -22:30. Antzerki emanaldia izango da eskolan Atala Antzerki Taldearekin. Zuzendaria: Joseba Usabiaga Tximista. -00:00. Izer, Astiazaran eta Andoni Larrañaga trikitilariekin erromeria izango da. Ekainak 12, etzi -10:30. Meza Nagusia egingo dute herriko parrokian. -Ondoren. Herriko dantzari, txistulari eta trikitilariek emanaldia eskainiko dute. -18:00. Herri-kirol jaialdia izango d a. -Harri-jasotzaileak: Aimar Irigoien eta Jose Ramon Iruretagoiena Izeta II. - Aizkolariak: Otaegi, Otaño, Irazu eta Larrañaga. -Ondoren. Kalejira Lidia eta Xabier trikitilariekin afalaurrea girotuaz. Ekainak 13, astelehena -11:00. Meza San Antonio ermitan. -Ondoren. Hamaiketakoa trikitilariek girotuta. -Jarraian. Gorriti eta bere abereak. -16:30. Ume Jolasak eskolako patioan. Ekainak 18, larunbata -Egun osoan zehar. Jose Luis Ezamaren oroimenez XIX usakume tiraketa egun guztian zehar Bildingo zelaietan. Gipuzkoa Kopa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide