Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Zinegotzi baten aldearekin gelditu ziren atzoko norgehiagokan Bildu eta Errezil Herrin Alde alderdiak. Bildu nagusitu zen lau zinegotzirekin eta, beraz, Maria Jesus Salsamendi izango da herriko alkate datozen lau urteetan.
PSE-EE eta PP alderdiak ere aurkeztu ziren herrian, baina ez dute ordezkaririk lortu Udalean. PPk boto bakarra lortu zuen eta, PSE-EEk, berriz, bat ere ez. Aurreko agintaldian ere ez zuten ordezkaririk izan bi alderdiok. Beraz, alde horretatik ez da aldaketarik egon boto emaileen joerari dagokionez.
Alderdi berriak nagusi
Bi alderdi nagusiak berriak izan dira: Bildu eta Errezil Herrin Alde. Azken hau herri mailan aurkeztu da. Aurreneko hauteskundeak izan ditu, eta independentetzat dute taldea bere kideek. «Inongo alderdi politikorekin zerikusirik ez» dutela esan du alderdiko alkategai Iñaki Irulegik, eta taldearen oinarri nagusiak zehaztu ditu: politika alde batera utzi eta kudeaketan oinarritzea lana; herritarren beharrizanak babestea; elkarbizitzaren alde egitea alderdikeriak alde batera utzita; eta gardentasunarekin lan egitea.
2007an, Errezildarren Aukera
Duela lau urteko udal eta foru hauteskundeetan aurten egon ez den alderdi bat izan zen garailea: Errezildarren Aukera izeneko taldeak lortu zuen boto gehien. Lau zinegotzirekin, EAEri gailendu zitzaion (hark hiru zinegotzi eskuratu zituen). Beraz, bi alderdi nagusien arteko indarrak mantendu egin dira, jokoan beste sigla batzuk sartu diren arren.
EmaitzakBildu: 252 boto, 4 zinegotzi
Errezil Herrin Alde: 162 boto, 3 zinegotzi
PP: Boto bat, 0 zinegotzi
PSE-EE: Botorik ez, zinegotzirik ez